"Espero baino hobeto joan zen dena", dio mallabitar gazteak. Hiru harri motekin egindako 31 jasoaldietan 2.162 kilo jaso zituen. Urrun geratu zen txapela. Gaur egun beste maila batean dago Idoia Etxeberria: 64 jasoalditan 4.712 kilo.
Gisasolak, batez ere, harriekin lanean jarraituko du udako erakustaldietan. "Harriekin kostatu egiten zait oraindik, eta teknika aldetik badut zer ikasi. Ingudeagaz ere bai, baina gehienbat harriekin ibili naiz", dio.