"Anfibioen beharrizan nagusietako bat ugalketarako gune aproposak dira. Anbifio batzuk errekan bertan ugaltzen dira, baina beste hainbatek putzuak behar dituzte, eta gaur egun gutxi daude. Erreketan ugaltzen direnek ere gune geldiak behar dituzte horretarako, eta gure erreketan, normalean, ura azkar joaten da", adierazi du Jon Hidalgok, Lurgaia Fundazioko kideak. Baso-igela, uhandre palmatua eta txantxiku arrunt apoa dira putzuak erabili ditzaketen anfibioetako batzuk. "Denboragaz beste hainbat anfibiok ere putzuak erabiltzea itxaroten dugu", azaldu du Hidalgok.