204 mallabiarrek parte hartu dute goizean egin den galdeketan, eta sinadurak batu dituztenen ideiaren kontrakoek irabazi dute. 119 izan dira ezezkoa bozkatu dutenak, 81 baiezkoaren aldekoak, eta 4 zurian.
Galdeketa loteslea izan da eta, beraz, udalak idi eta asto probak diruz laguntzen jarraituko du, espazio publikoak erabiltzeko baimena emateaz gainera. Esaterako, abuztuko jaietako idi probetarako 12.000 euro emango ditu, eta datorren otsaileko asto probetarako 3.000 euro.