Karmele Gisasola mallabiarrak Idoia Etxebarriagaz batera binakako harrijasotze txapelketa irabazi du asteburuan. Atzo, Azpeitian, lehenengoz jokatu zen emakumezkoen binakako harrijasotze txapelketa eta mallabiarrak garaipena eskuratu zuen gipuzkoarragaz batera.
Euskal Herriko bikoteak Segoviako Julia Martinez eta Madrilgo Raquel de la Calle harrijasotzaileak izan zituzten aurkari.