Bihar, 21:15an, hasiko dira finalerdiak Mallabiko pilotalekuan. Lehenengo partiduan Salaberriak eta Alduntzinek Labakaren eta Garmendiaren kontra jokatuko dute. Bigarrenean Zubizarretak eta Etxebarriak Zabala eta Aranguren izango dituzte kontrario.
Irabazle irten diren lau pilotariek ekainaren 8an, 19:00etan, jokatuko dute finala Mallabian. Txapelketa berezia da Mallabiakoa. Ez duen prestigioagatik bakarrik, baita jokatzeko sistemagatik ere. Ez dago bikote finkorik. Partidu bakoitzean aldatu egiten dira. Beraz, finalerdietako partiduetan ez dira lau bikoterik indartsuenak batu, baizik txapelketako zortzi pilotaririk onenak.