Mallabiko Jasokunde abesbatzak erakusketa batekin hasiko du urteurreneko ospakizuna

Joseba Derteano 2018ko mai. 17a, 09:30

160 argazki, jantziak, kartelak eta beste osagai batzuk batuko dituen erakusketa maiatzaren 21etik 25era egongo da ikusgai.

Mallabiko Kontzejuzarrean antolatuko dute, 18:00etatik 20:00etara. Argazkiak abesbatzaren ibilbideari egindako errepasoa dira. Orain urte batzuk ETBko Oh Happy Day programan parte hartu zuteneko uneak jasotzen dituzte argazki batzuek.

Hilaren 26an, kontzertua

Maiatzaren 26rako kontzertu bat prestatzen dabiltza. Mallabiko pilotalekuan izango da, 20:00etatik aurrera. Euskarazko 19 kantu eskainiko dituzte herriko beste abesbatza biekin batera: Mendibil eta Lagun Artea. Kantu batzuetan herriko dantzarien, piano baten edo trikitixaren laguntza izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!