Egurrez egindako anfiteatro berria zabalik dago joan zen barikuaz geroztik

Joseba Derteano 2018ko mai. 4a, 11:53

Astebete darama zabalik herriko plazan egin duten egurrezko anfiteatro berriak. Iazko irail amaieran hasi zituzten lanak eta zazpi bat hilabete iraun dute. Neguko euriteek lanak arinago amaitzea eragotzi dute.

Estalpean umeentzako hainbat jolas jarri dituzte. Alde batean, txirrista bat dago eta, beste aldean, estalkiko aldapan gora eta behera ibiltzeko sokak eta heldulekuak jarri dituzte. Goiko aldean, pedal estatikoa duten tresnak ipini dituzte, nagusiek ariketak egiteko. Igor Agirre alkateak guraso elkartekoekin batzeko asmoa duela adierazi du, estalpea zer gehiagorekin hornitu daitekeen iritziak jasotzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!