Gontzal Mendibilek kontzertua eskainiko du Berano Txiki auzoko jaietan

Joseba Derteano 2018ko api. 18a, 09:00

40 urte baino gehiago ibilbideari errepasoa emango dio musikari zeanuriarrak domeka arratsaldeko emanaldian.

Berano Txiki auzoan San Jurki jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Askotariko ekitaldien artean, musika kontzertu bat nabarmentzen da, Gontzal Mendibil musikariak eskainiko duena. Lau hamarkadako ibilbidean ezagun egon dituen abestiekin osatuko du domekan, 18:00etan, hasiko den kontzertuko errepertorioa.

Beste hainbat ekitaldi ere badaude asteburuan. Bihar hasiko dituzte jaiak. 19:00etan txopoa jasoko dute eta herri afarian batuko dira. Domekan, 11:00etako mezaren ostean, Mallabiko Gazte Alai dantza taldeak saioa eskainiko du. Ostean, umeentzako jolasak egongo dira eta gura duenak dohainik izango ditu salda eta txorizoa. 19:00etan Agarrera ostera egingo dute. Ibilbidea antolatzaileek pentsatutako denbora jakin batean egitea lortzen duenak sari bat irabaziko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!