Osasun Zentrorako irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte Mallabian

Joseba Derteano 2018ko mar. 20a, 11:00

Osasun Zentroko irisgarritasuna hobetzeko lanak esleitu ditu Mallabiko Udalak. Bermeosolo enpresaren esku utzi dituzte, 47.500 eurotan. Lanak Aste Santu ostean hasiko dituzte eta hilabete biko epea izango dute amaitzeko.

Guztira, hiru enpresa gonbidatu zituzten lehiaketara. Bik aurkeztu zituzten eskaintzak eta Bermeosolorena izan da onena.

Osasun Zentrorako sarrera irisgarriago egingo dute bertara doan edonorentzat. Esaterako, anbulantziek Osasun Zentrorako atearen ondo-ondoan geratzeko aukera izango dute. Orain ezin dira ate ondoraino joan. Anbulantzia urrunago geratu behar da, eta bidearen erdian, gainera. Sarrera berrantolatuta, anbulantzietan doazenek askoz gertuago izango dute Osasun Zentroko sarrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!