Auzo denetara eskainiko dute zerbitzua. Ordenantza prest dute eta, orain, taxi lizentzia esleitzeko prozeduragaz dabiltza. Bizkaiko Aldundian plaza bat eskatu zuten eta onartu egin zieten. Baldintza orria prest dutenean, lehiaketa publikora aterako dute, lizentzia esleitzeko. Udalak udaletxe aurrean duen aparkalekuan, Arteiz kalean, izango du geralekua taxiak.
Hainbat gauza zehaztu barik dituzte oraindik. Esaterako, zerbitzua erabiltzeagatik zer ordainduko duten auzotarrek, eta zer udalak. Horrelako zein bestelako kontuen inguruko iritziak jasotzeko, herri batzarrak egingo dituzte Aste Santuaren ostean.
Iurretako eta Berrizko udalekin ere batzartuko dira, euren esperientzien berri jasotzeko.