Jasokundek 25 urte egingo ditu eta jaialdi bat prestatzen dabiltza ospatzeko

Aitziber Basauri 2018ko mar. 8a, 11:00
Jasokunde eta Mendibil abesbatzak

Aurten 25 urte egingo ditu Mallabiko Jasokunde Abesbatzak. Hainbat ekitaldi prestatzen dabiltza urteurren berezi hori ospatzeko. Esaterako, maiatzaren 26an, jaialdi bat egingo dute dantzariekin batera pilotalekuan.

Abesbatzako partaide ohiei gaur egun koruan dabiltzanekin batera kanta bat abesteko deia egin diete. Hori izango da urteurreneko ekimen nagusia, baina ez bakarra. Izan ere, kultur hamabostaldian Jasokunderen ibilbideko argazkiak erakutsi gura dituzte. Horregatik, helbide elektroniko bat bideratu dute abesbatzako argazkiak bidaltzeko (jasokundeabesbatza@gmail.com), eta herritarrei euren argazkiak helarazteko
eskatu diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!