Azaldu dutenez, Mikel Zarate kalean dute arazoa, batez ere. “Kaleko katu asko ditugu herrian, eta leihotik edo balkoitik botatzen diete janaria. Lurrera edo kotxeen gainera jausten da janaria, eta horrek eragozpenak sortzen ditu”, adierazi du alkateak. Janaria botatzen duten herritarrei horrelakorik ez egiteko ohartarazi die udalak.
Txakurren kakak
Txakurren kakak batzen ez zirela-eta, udalak ohar bat jarri zuen jolas-parkearen inguruan udan. “Umeak ibiltzen direla-eta, txakurren kakak batzea eskatu genuen, eta izan zuen eragina”, azaldu du Agirrek.