Amaia Araiztegiri omenaldia egin diote Mallabian

Joseba Derteano 2018ko urt. 25a, 18:00

Amaia Araiztegi erdian txapela jantzita domekako omenaldian.

Txapela eta lore sorta erregalatu zizkioten joan zen domekako ekitaldian.

Mallabiko Udalak eta Amaia Araiztegik berak joan zen domekarako antolatutako jaialdia ez zen espero moduan irten. Hezetasunaren ondorioz, bertan behera geratu zen aurreikusitako partidu berezia: neska bi erraketagaz eta euren kontra mutil bi palekin, narruzko pilotagaz. Araiztegi zen partidu horren antolatzailea.

Partidu hori bertan behera geratu zenez, zuzenean udalak antolatutako omenaldiari ekin zioten eta Araiztegiri lore sorta eta txapela erregalatu zizkioten. Ez zen ekitaldiko protagonista bakarra izan. Itsaso Praderari ere txapel bat erregalatu zioten. Iaz erretiratu zen Pradera eta hunkituta jaso zuen txapela.

Ostean, afaritara batu ziren soziedadean. “Egun oso polit moduan gogoratuko dut”, adierazi du Araiztegik.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!