Amaia Araiztegi eta Patricia Espinar Munduko txapeldun one wall modalitatean

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 25a, 10:03

Espinar urdinez eta Araiztegi gorriz

Kolonbian jokatzen dabiltzan munduko txapelketan garaipena eskuratu dute Amaia Araiztegi mallabiko pilotariak eta Patricia Espinarrek. Euskadiko selekzioko bikoteak Mexikoren aurka jokatu zuen finala. 

Esku Pilotako Konfederazio Internazionalak antolatuta, 17 herrialdetako pilotariek munduko txapelketan parte hartzen dabiltza, Kolonbian, Nariño departamentuan kokatuta dagoen San Juan de Pasto hiriburuan. Amaia Araiztegirekin batera Egoitz Amantegi abadiñarra ere Euskal Herriko koloreak defendatzen dabil.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!