Igerilekuetarako diru-laguntzak eskatu daitezke Mallabian

Joseba Derteano 2017ko aza. 15a, 11:30

Argazkia: Victor Uriarte

Mallabian ez dago igerilekurik, eta ondoko herrietakoak erabiltzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu udalak.

Abenduaren 15era arte, 2017an Berriz, Eibar, Markina-Xemein eta Ermuako kiroldegietan dauden igerilekuak erabiltzeagatik diru-laguntzak eskatu daitezke. Udaletxean edo kultur etxean aurkeztu daitezke dokumentuak: eskaera orria, eskaitzailearen NANaren fotokopia eta igerilekua erabiltzeagatik ordaintutakoaren agiria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!