Orain arte errepideko espaloitik egin zitezkeen auzo bi horien arteko joan-etorriak, edo, bestela, eskailera batzuk igo behar ziren. Errepidean malda handia dago eta, batzuetan, autoak komeni baino abiadura handiagoan dabiltza, ondotik pasatzen diren oinezkoen segurtasuna arriskuan jarriz, udal arduradunen esanetan. Horregatik, auzo biak lotzeko bide alternatibo bat egitea pentsatu zuen Mallabiko Udalak, eta duela bi astetik dago erabilgarri. 25 bat metroko bide berria bihurgune bat eginez igotzen da Ansoagagoikoa auzoraino, auzo bien arteko malda suabeagoa eginez.