Aurretik, egunean zehar ere hainbat ekintza izango dira. Ardo feriaren bigarren aldia da horietako bat. Ardosaltsanek antolatuta, askotariko ardoak probatzeko aukera egongo da 12:00etatik 17:00etara, bost euroko sarreraren truke.
Bariku arratsaldean, 18:30ean, jaurtiko dute jaiei hasiera emango dien txupinazoa. 19:00etan elizpeko pilota txapelketako finala hasiko dute eta, 20:00etan, labeldun oilasko pintxoak (1,5 euro) jateko aukera egongo da.