Zapatuero programarako izen-ematea hasi dute, Mallabian

Joseba Derteano 2017ko urr. 16a, 10:10

Zapatuero herriko umeei eta gaztetxoei zuzendutako aisialdi eskaintza da eta aurtengo aldian parte hartu ahal izateko izen-ematea abiatu du Mallabiko Udalak. Azaroaren 3ra arte kultur etxean apuntatu daiteke. Ume bakoitzaren kuota 20 eurokoa izango da. Azaroaren azken astean ekingo diote programari.

Zapatuero programa 16 urtera arteko gazteei bideratuta dago. Gazteak talde bitan banatuko dituzte, adinaren arabera: 5 eta 11 urtekoek talde bat osatuko dute, eta 12 eta 16 urte artekoek, beste bat.

Heziketa eta dibertsioa
Zapatuero programaren helburua herriko gazteek eskaintza hezitzaileagaz gozatzea da. Askotariko ekintzak antolatzen dituzte: jolas kooperatiboak, tailerrak, txangoak, ur-jolasak, dantzak, ginkanak, herri kirolak, bizikleta ibilaldiak…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!