Mallabian estalpea jartzeko lanak hasi zituzten duela bi aste

Joseba Derteano 2017ko urr. 12a, 10:45

Irailaren 27an hasi zituzten plaza eraberritu eta egurrezko estalpea jartzeko lanak.

Plaza hesitzea eta bertan zeuden bankuak eta bestelako osagaiak kentzea izan zen lehen lana. Udalbatzarrak Indenort enpresari esleitu zion proiektua. Irail hasieran hastekoak ziren, baina enpresatik kanpora eskatutako material batzuen zain zeuden lanei ekin ahal izateko, enpresako iturriek azaldu dutenez. Ondorioz, iraileko azken astera arte itxaron behar izan dute. Plazako lanak aurten amaitzea da helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!