Gorka Urbizu eta Izaro Andres, musikari lanaz

Itsaso Esteban 2017ko urr. 6a, 13:00

MondragonLingua enpresak antolatzen duen Topaketalk ekimenean parte hartuko du Izaro Mallabiko musikariak. Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarristagaz jendaurreko hiru solasaldi izango ditu, Euskal Herriko hiru lekutan.

Lehenengo saioa atzo izan zen, Oñatiko kultur etxean; bigarrena Donostiako Koldo Mitxelena aretoan da, gaur; eta urriaren 10ean, Gasteizko Artium Museoan egingo dute azken saioa. 19:00etan hasiko dira saio guztiak.

Musikaren industriaren egoeraz, sexismoaz, lan-prekarietateaz, birez eta bidaiez, sorkuntza prozesuez eta letren idazkuntzaz jardungo dira, besteak beste, Izaro eta Urbizu. Solasaldiari amaiera emateko, musikari bakoitzak bestearen kanta bat interpretatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!