Mallabiko Gerea auzoko baso batean sortutako sute bat kontrolatu dute suhiltzaileek

Joseba Derteano 2017ko ira. 29a, 12:41
(Argazkia: @BomberosBizkaia)

Ez du zauriturik eragin.

Gaur goizean Mallabian sua piztu da pinadi batean. Gerea auzoan gertatu da SOS Deiak-en arabera. Sorburua eskuetatik joandako kontrolpeko erreketa bat izan dela azaldu dute suhiltzaileetako iturriek. Suhiltzaileen hainbat kamioi bertaratu dira eta dagoeneko sutea kontrolpean dagoela adierazi dute. Ez dago zauriturik suhiltzaileek informatu dutenez.

Astebeteren barruan beste sute bi ere izan dira Mallabian: Lehenengoa Hierros Servando enpresan gertatu zen, Goitondo industrigunean eta bigarrena herriguneko etxe batean.

 (Argazkia: @BomberosBizkaia)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!