Eneko Abasolo Abarkas iurretarra eta Miren Amuriza berriztarra izango dira Txapelketa Nagusian bidea hasiko duten Durangaldeko hurrengo bertsolariak. Urriaren 7an, 17:00etan, Zallako Mimetiz pilotelekuan jokatuko den laugarren final laurdenean parte hartuko dute.