Txapelketako lehenengo saioan egongo da Beñat Ugartetxea

Itsaso Esteban 2017ko ira. 22a, 11:30
Ugartetxea Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.

Bihar, 17:00etan, Baigorriko Ezker Paretan hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Lehenengo final-laurdena jokatuko dute bertan sei bertsolarik, tartean Beñat Ugartetxea mallabitarrak. Aimar Karrika, Alaia Martin, Ander Lizarralde, Mikel Artola eta Xabi Maia bertsolariek osatuko dute seikotea, eta Joana Itzainak egingo ditu saioko aurkezle lanak.

Joan zen astean egin zuen Bertsozale Elkarteak txapelketaren aurkezpena, eta salgai ipini zituzten saioetarako sarrerak. Asteon jakitera eman dutenez, Bertsozale elkarteko bazkideentzat 13 saioetara joateko eskuragai ipini dituzten bonu guztiak saldu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!