Materialen zain kale bitan barandak jartzeko

Joseba Derteano 2017ko ira. 20a, 09:33
Argazkia: Victor Uriarte

Mallabiko Ansoagabekoa eta Ansoagagoikoa kaleetan barandak eta eskubandak jarriko ditu Inoxkea enpresak.

Udalak enpresa honi esleitu dizkio lanak. Une honetan, eskatutako materialak heltzeko zain daude lanak hasteko, enpresako ordezkarien esanetan. Lanak seguruenik urrian hasiko dituztela aurreikusi dute. Kale bietan baranda berriak jarrita segurtasun eskakizunetara egokituko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!