Lau robot berri, bederatzi gazteren sormenari esker

Joseba Derteano 2017ko ira. 7a, 11:15

Mallabiko bederatzi gaztetxok ingeniari sena badutela erakutsi dute. Sormena eta zientziarako zaletasuna sustatzeko, gazterobotika izeneko tailerretan taldeka lanean aritu dira, eta lau robot sortu dituzte.

“Gaztetxoak ilusioz aritu dira, eta horixe zen helburua”, dio ekimenaren ardura daraman Doplay enpresako arduradun Alberto Asinek. Aste honetan diseinatutako robotak irailaren 23an Eibarren egingo den Euskadiko txapelketan aurkeztu daitezke. Ez da derrigorra, baina Mallabiko gaztetxo gehienek baiezkoa eman dute. Modalitate bitan parte hartuko dute robotek: pilota jaurtiketan eta sumo borrokan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!