Sutea piztu da Areitioko zabortegian

Jone Guenetxea 2017ko uzt. 25a, 20:22

16:30ean sutea sortu da Mallabiko Areitio auzoko zabortegian. Iurretako, Markinako eta Basauriko parkeetako suhiltzaileak bertaratu dira sua amatatzera. Larrialdi zerbitzuak ere bertan izan dira. 17:30ean sutea kontrolpean izan dute. Hala ere suhiltzaileek azaldu dutenez, sutearen ezaugarriak direla eta, guztiz itzaltzeko denbora beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!