Mallabian 59 umek eman dute izena udalekuetan

Jone Guenetxea 2017ko uzt. 10a, 11:23
Argazkia: Victor Uriarte

Ekainaren 26an ekin zieten Mallabiko udalekuei. Uztailaren 21era bitartean, Mallabiko 59 umek parte hartuko dute Satxibu aisialdi taldeak antolatutako egitarauan.

9:30etik 13:00etara, ekintza ugaritan parte hartzen dute ume mallabitarrek. Horrez gainera, astean behin irteera bat egiten dute. Aste honetan bertan Karrantzara osteratxoa egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!