Zapatuan, 18:00etan, herri kirolak daude eta 20:00etan tortilla lehiaketa. 22:00etan tute txapelketa eta txapel jaurtiketaren III. txapelketa egingo dituzte.
Domekan, mezaren ostean, dantza saioa eta harrijasotzaile erakustaldia daude, besteak beste. 14:30ean paella txapelketari ekingo diote. 17:30ean ume jolasak eta motozerra zein trontza erakustaldiak hasiko dira.