Gerea auzoko jaiak hasiko dituzte barikuan

Joseba Derteano 2017ko ekainaren 14a

Gerea auzoan San Adrian jaiak ospatuko dituzte ekainaren 16tik 18rako asteburuan.

Adrian deunaren egunean, hilaren 16an, txopoa jasoko dute, 19:00etan. Biharamunean umeentzako txokolatada prestatu dute, 16:00etan, eta ostean, briska txapelketa hasiko da. Domeka goiza Gazte Alai dantza taldeagaz hasi eta bertsolarien saioagaz zein herri kirol erakustaldiagaz jarraituko dute. 18:00etan, asto probak (Irazola, Uranga eta Satzibar) hasiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!