Txapelketaren sistema berezia dela-eta, finalean arerio izango direnek elkarrekin jokatu zuten finalerdietan. Pradok eta Mariezkurrenak 22-18 menderatu zituzten Salaberria eta Aizpuru. Irabazleek huts dezente egin zituzten lehenengo erdian, baina partiduari eustea lortu zuten. Aizpuruk fisikoki behera egin zuenean finalerako bidea erraztu zitzaien.
Bigarren finalerdian Zubizarretak eta Sarasak erraz kanporatu zituzten Garcia eta Irurita: 22-8. Zubizarreta beste guztien gainetik nabarmendu zen.