Horrez gain, bitxigileak, saskigileak, egurra lantzen duen profesional bat, serigrafian kamisetak egiten dituen sortzaile bat eta oihalak lantzen dituen beste pertsona bat batuko dira Mallabiko azokara. Guztira, 18 postu atonduko dituzte. Ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Goizean zehar, Bollegui medikuari omenaldia egingo diote. Gainera, Mallabiko anfibioen eta narrastien erakusketa izango da ikusgai.
Haurrentzako egitaraua
Haurrentzako multiabentura parkea prestatuko dute goizez eta arratsaldez. Era berean, umeak bide segurtasunaren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina ere egingo dute.