Zapatua gazteentzako mendi martxagaz hasiko dute. Guraso elkarteak antolatuta, 10:00etan irtengo dira plazatik. Bitartean, Mallabia Kirol Elkarteak futbito txapelketa antolatuko du pilotalekuan. Eguerdian bazkari autogestionatua eskainiko du guraso elkarteak, eta eguna Kantu Kolore taldearen erromeriagaz agurtuko dute, 19:00etan.
Martitzenean, 16:30ean, adinean aurrera joan arren osasunari eusteko gakoak emango ditu Eneko Mallagaray fisioterapeutak, jubiletxean. Eguenean, berriz, Mallabiko anfibio eta narrastiak izango dituzte berbagai Ander Izagirrek (Aranzadi) eta Juan Carlos Andresek Kontzejuzarren, 19:00etan.