Alex Txikonek Everesteko abentura kontatuko du Mallabiko hitzaldian

Joseba Derteano 2017ko mai. 17a, 11:00

(Argazkia: Facebook: Alex Txikon)

Kontzejuzarrean izango da, barikuan, 19:00etan.

Alex Txikon alpinista (Lemoa, 1981) sekula inork lortu bakoa lortzen saiatu da aurten: neguan eta oxigenoaren laguntza barik, Everest mendia konkistatzen aurrenekoa izan gura zuen. Azkenean etsi egin behar izan zuen baldintza klimatikoengatik. Abentura horretako bizipenak barikuan, 19:00etan, Kontzejuzarren eskainiko duen hitzaldian kontatuko ditu. Kultur Hamabostaldiaren barruko ekimena da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!