Udalekuetarako begiraleak behar ditu Satxibu aisialdi taldeak

Mallabiko Satxibu aisialdi taldea udalekuetarako begirale bila dabil. Interesatuek satxibu@hotmail.com helbide elektronikora bidali dezakete curriculuma.

Ekainaren 10era artekoa da izena emateko epea. Euskara maila ona izatea, herria ezagutzea eta 18 urte beteta izatea dira baldintza nagusiak. Kontuan hartuko dituzte, besteak beste, begirale titulua izatea, aisialdian esperientzia izatea edo hezkuntzagaz lotutako ikasketak izatea.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.