Mallabia herri arteko txapelketara itzuli da

Joseba Derteano 2017ko api. 27a, 10:50

Mallabiko kadete eta gazteen bikoteak eguazteneko entrenamendu saioan.

Asteburuan Bizkaiko Herri Arteko Pilota txapelketa hasiko dute. Aurtengo 48. aldiaren nobedadeetako bat Mallabiaren itzulera da. Horrela, Durangaldeak sei herri izango ditu lehian: Elorrio, Mallabia, Abadiño, Iurreta, Atxondo eta Zornotza. Partaide kopuru osoaren (24) laurdena osatzen dute.

Zornotza ez beste herriek asteburuan hasiko dituzte kanporaketak. Durangaldeari begira, Mallabiak eta Iurretak elkarren kontra jokatuko duten kanporaketa da erakargarriena. Gaur, 19:30ean, joaneko partiduak jokatuko dituzte Mallabian. “Kadeteetako pilotari biek eta gazteetako batek lehenengoz jokatuko dute herriartekoa”, dio Xabat Uzuriaga herriko pilota elkarteko kideak.

Elorrio-Portugalete, Orozko-Abadiño eta Usansolo-Atxondo dira beste kanporaketak. Zaratamo-Bilbao kanporaketaren arteko irabazlearen zain dago Zornotza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!