Tximista batek zuhaitz bat jo eta sua piztu da Mallabiko baso batean

Maialen Zuazubiskar

14:40 inguruan tximista batek zuhaitz bat jo du eta sua piztu da Mallabiko baso batean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, basoa N-634 errepidearen ondoan dago, eta momentu honetan, suhiltzaileak lanean ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!