Gamiz-Fikara joan da asto probako lehenengo saria

Anboto 2017ko ots. 20a, 17:50

Urrola taldeak irabazi du 66 untza eta hiru laurdenekin.

Asteburuan pisu neurtuko asto proba txapelketa izan da Mallabian. Urrola (410 euro, txapela eta manta), Alegria (350 euro) eta Construcciones Torrontegi (290 euro) taldeak izan dira lehenengo hiru sailkatuak.


SAILKAPENA

1- Urrola (Gamiz-Fika): 66 untza, hiru laurden eta 1.80 metro.

2- Alegria (Bermeo): 66 untza.

3- Const. Torrontegi (Gamiz-Fika): 65 untza, erdi bat eta 6 metro.

4- Miren Olabarrieta (Erandio): 64 untza, hiru laurden eta 2.40 metro.

5- Maiora (Mendata): 64 untza.

6- Irazola (Mallabia): 52 untza, laurden bat eta 0.70 metro.

7- Aldape (Mallabia): 47 untza, hiru laurden eta 5.89 metro.

8- Taberna Zaharra (Gamiz-Fika): 44 untza.

9- Landaluze (Peruri): 42 untza, laurden bat eta 0.80 metro.

10- Satxibar (Etxebarria): 38 untza, laurden bat eta 0.20 metro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!