Pisu neurtuko asto probak ikusteko aukera dago asteburuan

Joseba Derteano 2017ko ots. 17a, 09:45

Mallabiko Udalak hiru asto proba jaialdi antolatu ditu gaurtik domekara Txondor Herri Kirol Taldearen laguntzagaz. Tartean Mallabiko talde bi izango dira: Irazola eta Aldape.

Gaurko lehen jaialdia 21:00etan hasiko da Mendata, Gamiz-Fika, Bermeo eta Erandiotik joandako asto probalariekin. Zapatuan, herriko Irazolagaz batera, Gamiz-Fika, Peruri eta Iurretako taldeek jardungo dute harriari tiraka. Azkenik, domekan, Aldapez gainera, Etxebarria eta Gamiz-Fikako talde banak parte hartuko dute. Irabazleak 410 euro irabaziko ditu, eta bigarrenak 350 euro. Aurreneko hamar sailkatuentzat sariak egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!