Ander Jaiok eta David Gonzalezek Mallabiako frontenis txapelketa irabazi dute

Anboto 2017ko urt. 9a, 10:08

Gabonetako binakako frontenis txapelketa jokatu dute Mallabian. Ander Jaio zornotzarra, eta Villarcayoko David Gonzalez garaile atera dira zapatuan jokatutako finalean. Bikote honek, Joseba Etxebarria gasteiztarra eta Karlos Ramirez errioxarra 8-3 hartu zuen mendean.

13 orduko maratoia egin zuten Mallabiako frontoian eta hogeita lau bikotek hartu zuten parte

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!