150 euroko saria Mallabiko frontenis txapelketan

Joseba Derteano 2016ko abe. 14a, 10:00

Mallabia areto-futbol taldeak Gabonetako Frontenis Txapelketa antolatuko du 2017ko urtarrilaren 9ko zapatuan. Urtero parte-hartzaile asko batzen duen ekimena da, eta dagoeneko hasi dute izen-ematea 669 02 87 18 telefonoan. Txapelketa binaka jokatuko dute, eta bikote bakoitzeko 16 euro da izen-ematea. Bazkide direnentzat merkeagoa izango da, eta zortzi euro ordaindu beharko dute.

Txapelketa irabazten duen bikoteak 150 euro eta garaikurra eskuratuko ditu. Txapeldunordearentzako saria 100 euro eta garaikurra dira. Txapelketatik ateratzen duten dirua kirol elkarteko beharrizanak asetzeko erabiliko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!