Nesken gomazko paletaren MPB saria jokoan

Aimar Esteban 2016ko urr. 26a, 11:37

Bihar, Mallabiko udal pilotalekuan, 19:30ean hasita, lau bikotek MPB sariaren txapeldunak bihurtzeko azken fasea jokatuko dute.

Lehenengo finalaurrekoan iazko azpitxapeldunak diren Arrizabalaga eta Etxaniz bizkaitarrak, Irazustabarrena eta Huzui gipuzkoarrak izango dituzte aurkari. Nagore Martin eta Laura Saez, Aristorena eta I. Agirre aurka neurtuko dira bigarren finalaurrekoan. Arabarrak, iazko txapeldunak izanik, beraien titulua defendatzea bilatzen dute.

Finala astelehenean jokatuko dute Mallabiko frontoian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!