Lau t'erdian partidu dotorea eskaini dute pilotari biek. Alberdi pilotari indartsuagoa da eta gehiagotan agindu du. Gainera, besteak beste, ezker gantxoz erremate dotoreak egin ditu. Enaitz Antsok lan ona egin du, baina tanto askotan defentsan aritzea egokitu zaio.
Binaka, Sarasak eskumako eskua mindurik zeukala jokatu du eta horrek erabat baldintzatu du finala. Martinez bere ezker-eskuin dotoreagaz nagusi izan da atzean eta Ugaldek laster Aspegaz debutatzera eramango duten dohaien zertzelada batzuk erakusteko aukera izan du aurrean. Partidu erdira arte finalari eusteko kapaz izan dira galtzaileak (13-10), hein handian Labakaren lan onari esker. Alde batetik bestera ibiltzea egokitu zaio eta nahi baino gehiagotan pilota lautik atzera jo beharrean izan da Sarasari laguntzeko. Kasta handiagaz bete du bere lana. Azken txanpan Sarasak hiru-lau pilota erraz galdu ditu mindutako eskumagaz eta partidua erabat hautsi da. Irabazleak zuzenean joan dira 22ra.
Jon Alberdi txapelagaz:
Pilotari, antolatzaile eta babesleen familia argazkia: