Astebete pasatxoan, helburutzat ipini duten diru-kopuruaren (3.853 euro) erdia lortu dute, eta beste hilabete batez egongo da aukera Izaro Andresen lehenengo diskoaren argitalpena www.goteo.org helbidearen bitartez laguntzeko.
Mallabitarrak aurreratu duenez, euskarazko letra duten sei kanta, eta gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako beste hiruna bilduko ditu bere lehenengo diskoa izango denak, eta 500 ale kaleratu gura dituzte.
Iaz interneten argitaratu zuen Paradise kantaren bideoagaz ekin zion bideari Izaro Andresek, eta lehenengo diskoa du orain helmuga.