Biharko Izarrak pilota txapelketak webgunea ireki du

Anboto 2016ko api. 29a, 12:04

Webgunea, Facebook orrialdea eta Twitter kontua sortu dute pilota txapelketaren azken berriak zaleei momentuan helarazteko.

Mallabiko Biharko Izarrak pilota txapelketak webgunea aurkeztu du gaur. Bertan aurtengo ekitaldiko pilotariak, sailkapenak eta egutegia kontsultatu ahalko dira. Txapelketaren historia, palmaresa eta ibilitako pilotari ezagunen testigantzak ere batuko dira bertan. 

Sare sozialak ere jarri dituzte martxan. Facebookean Biharko Izarrak orrialdea, eta @biharko_izarrak Twitter kontua. Informazioa helarazteaz gain, ikuslegoaren interakzioa bultzatzea ere dute helburu bi kontu hauek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!