Mallabian buruz buruko frontenis liga hasiko dute

Anboto 2016ko ots. 18a, 10:32

Otsailaren 22ra artekoa da izena emateko epea.

Frontenisak gero eta indar handiagoa du Durangaldean. Horren erakusgarri dira iaz Abadiñon antolatutako torneoa eta Mallabia Kirol taldeak antolatzen duen liga. Azken hori hastear dago, eta otsailaren 22ra arte dago izena emateko epea (669 028 718). Iaz, 32 lagunek parte hartu zuten buruz buru. Hiru maila daude, igoera eta jaitsierekin. Partiduak 25era dira, denbora mugarik barik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!