'Honey': Izaroren bideoklip berria, Kaliforniatik

Anboto 2016ko urt. 26a, 12:12

Mallabiko kantaria Kalifornian ikasten dabil hileotan, eta bertan grabatu du bere bideoklip berria.

Sare sozialetan abestiaren zentzua aurreratu du Izarok: "Honeyk kontatu nahi du nola ahultzen den norbait, agurtu gabe agurtzen den norbait maitatzean. Nola ahultzen den norbait joan eta etorri dabilen zerbaiti zintzilik geratzen denean".

Paradise abestiari esker ezagun egin zen Izaro, eta geroztik abestien sorkuntzan dabil, entzuleen artean arrakasta handia lortuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!