Anartz Olanok eta Ander Imazek irabazi dute Biharko Izarrak txapelketa

Anboto 2015ko eka. 8a, 12:36
(Argazkia: Maialen Zuazubizkar)

Barikuan Mallabian jokatutako finalean 22-16 menderatu zituzten Asier Arteaga eta Adur Lasa. Lau t’erdian Xabier Etxebarriak jantzi zuen txapela.

Ander Imazek (Oiartzun, 20 urte) partidu oso ona jokatu zuen eta berari eman zioten finaleko pilotaririk onenaren saria. Atzean argi agindu zuen eta hor egon zen partiduko gakoa. Anartz Olanok (Areso, 20 urte) ondo lagundu zion aurrean. Galtzaileak, aldiz, ez ziren euren mailan aritu; batez ere Adur Lasa (Uharte, 21 urte) ezinean aritu zen eta Imazek bizkarra erakutsi zion partidu osoan zehar. Asier Arteaga (Lasarte-Oria, 18 urte) saiatu zen laguntzen, baina azkenerako lana pilatu zitzaion.

Lau t’erdian final orekatua jokatu zuten Xabier Etxebarriak eta Ioritz Egigurenek. Etxebarria fisikoki hobetu heldu zen azken txanpara eta horrek eman zion txapela: 22-19.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!