Gaztetxoak hiru mailatan banatuko dituzte: benjaminaurreko, benjamin eta kimu mailetan. Bihar, 09:30ean, benjamin mailako txapelketa jokatuko dute egun osoan. Domekan, 09:15etik aurrera, benjaminaurrekoen txanda izango da; egun berean, 15:30ean hasita, kimu mailako taldeak lehiatuko dira.
Bizkai osoko taldeak etorriko dira, eta horietako asko Durangaldekoak dira: Zornotzako Karmengo Ama, Zaldua, Zaldibarko eskola, Matienako eskola, Abadiño-Zelaietako eskola, Durangoko San Antonio Santa Rita, Durangoko Landako, Durangoko Zabalarra, Berrizko Berrioiz, Atxondoko eskola eta Durangoko Nevers.