Egiguren dagoeneko lau t’erdiko finalean dago joan zen astean Aurrekoetxea 18-8 menderatuta. Gaur, 21:00etatik aurrera, bigarren finalerdia jokatuko dute Etxebarriak eta Arrizabalagak.
Ondoren, binakako finalerdi biak jokatuko dituzte. Lehenengoan Labaka-Martínez eta Arteaga-Imaz bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Bigarrenean Bakaikoa-O.Etxebarria eta Olano-Lasa bikoteak ariko dira nor baino norrago.
Finalak ekainaren 5eko barikuan jokatuko dituzte.