Gazteako maketa lehiaketako entzuleen saria jaso du Stai Zitto zortzikoteak

Anboto 2015ko api. 21a, 10:00
Entzuleen bozka gehien jaso duen taldea izan da Stai Zitto taldea.

Apirilaren 30ean, Bilboko Kafe Antzokian egingo duten Gaztea maketa lehiaketaren finalean joko dute Stai Zitto taldeko Ermua eta Mallabiko musikari gazteek.

Gaztea maketa lehiaketan, Internet bidez bozka eman duten entzuleen bozka gehien jaso duen taldea izan da Stai Zitto. Sei sustraiak kanta aurkeztu zuten lehiaketara, eta 2.000 euroko saria jaso dute. Apirilaren 30ean, 20 minutuko emanaldia eskainiko dute lehiaketaren finalean, epaimahaiaren aurrean sari nagusia merezi dutela defendatzeko.

Epaimahaiak finalista izateko aukeratu dituen hiru kantetako bat, Izaro Andres mallabitarraren koruak dauzkan Steps izan da. Indigo&Izaro izenagaz aurkezturikoa. Iñigo Azpitarte musikari gipuzkoarraren proiektua da Indigo, eta hark aurkeztu du Steps lehiaketara.

Izaro Andresek azpimarratu du, "egun horretan Gasteizen aspaldi lotutako kontzertu inportante bat" daukalako, apirilaren 30eko Bilboko finalean ezin izango duela parte hartu, baina, Steps kanta bezalako fruituak eman dituen elkarlanean, Indigogaz kolaboratzen jarraitu gura lukeela.

Stai Zitto eta Indigogaz bareta, Basic, Hozten eta Nazca taldeak ariko dira XIV. Gaztea Maketa Lehiaketaren finalean.

Talde bakoitzak lehiaketara aurkeztu duen kanta, hemen dago entzugai: http://www.eitb.eus/eu/gaztea/maketa-lehiaketa/

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!